NATXITUKO XXVIII. TXIRRINDULARI SARIA

 

Urtero legez, aurten ere NATXITUKO TXIRRINDULARI SARIA burutu da. XXVIII. Edizioa hain zuzen.

Aurtengoa apirilak 20an burutu da, beste urte batzuetan baino azkarrago, baina pozik gaude, eguraldia lagun izan genuelako, eta bereziki, dena ondo atera zelako.

Emaitzei dagokionez, honako hauek:

SAILKAPEN NAGUSIA

      1. PABLO LOSPITAO GONZALEZ, (CAJA RURAL – ALEA)
      2. MIKEL UNCILLA ALDASORO, (CAJA RURAL – ALEA)
      3. AITOR AGIRRE EGANA, (LABORAL KUTXA – FUNDACION EUSKADI)

Mendiko Sariari dagokionez, CAJA RURAL taldeko MIKEL UNCILLA izan genuen garaile, eta Tarteko Helmugak, GABRIEL OCHONDO ESCUDERO (GOMIR CANTABRIA INFINITA) taldeko Txirrindulariak izan zen garaile.

Taldekako Sailkapenari dagokionez,  CAJA RURAL – ALEA izan genuen talderik onena.

  Lan guztiak burutu ondoren, antolaketan murgilduta izan garenok eskerrak eman nahi dizkizuegi. Eskerrik asko babezle instituzionalei: 

EAko Udala, IBARRANGELUko Udala, ISPASTERko Udala

Enpresa pribatuen laguntzarik gabe, hau ezinezkoa litzateke. Eskerrik mila gurekin beti izateagatik:

AXIA INTELLIGENT LEARNING,  LAS CASAS DE EA ASTEIIGOEISERATXARREHOTEL-JATETXEA ERMINTXOIMIGASBORDATXO JATETXEA , MADARIYA ERAIKUNTZAK, ARRONATEGI MARGOAK , GAZTELU ERAIKUNTZAK, FAN´S BOUTIQUEARITA BERRI JATETXEABEKALE PENTSIOA, HARRIEN ETXEA, ARRIEN OPTIKAARRIEN HORTZ KLINIKA, CAMPING JOKIN, MENTRAME TABERNAALKAR KIROLAK, BAR GORAPE, GABIRI TABERNA, TXANGURRU, TROBIKAAITZOL LEGARRETAZUBIALDE OKINDEGIA, SANTI TABERNA, GERNIKA CERRAJERIA, BODEGOIE, MARTINA LAPIKO.

Eta aurten ESKERRIK BEROENAK eman nahi dizkiogu EKIN AUTOAK kontzesionarioari, epaileak lasterketan zehar eramateko utzi dizkigun bi kotxeengatik. 

Bakoitzak bere neurrian, Txirrindularitza bultzatu, Natxitu bezalako herri baten kirol ekimenak babestu eta bizitza ematen laguntzeagatik, bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO guztioi.

Hona hemen egun honetako zenbait irudi:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *