Bisitaldi berezia: Euskal-amerikarrak gure artean izan ditugu

Jatorria, norberaren sustraiak, bakoitzaren lurra, harrotasun sentimendu bat da edozeinentzat (nik horrela ikusten dut, behintzat).

Duela urte asko, pertsona askok beste herrialde batzuetara emigratzeko beharra izan zuen. Euskalherritik urrun euren eta bere ondorengoen bizimodua eraikitzeko aukera izan zuten.
Baina zalantzarik gabe, bada zerbait egon zena, dagoena eta egongo dena, eta denboran zehar iraungo duena: gure jatorriaren bihotza eta honi lotzen gaituena.
2023.eko ekainaren amaieran,  Euskalherriak bisita oso berezia jaso du. Idahoko Boiseko OINKARI Basque Dancers taldeak bultzatuta, amets batekin emigratu zuten euskaldun horien hirugarren belaunaldia diren gazte talde batek bisitatu gaitu. Bisitaldi honen bitartez, euren jatorria ezagutzeko aukera izan dute, euren sustraien etxea den Euskalherrira etortzeko aukera izan dute.
1960. urtean Ameriketako euskal gazte talde batek OINKARI sortu zuen. Bere helburua eta ametsa Euskal dantza talde bat izatea eta bere jatorriaren ohiturekin jarraitzea zen.
Bisitaldi, jarduera eta emozioz beteriko 10 egunetan zehar euren sustraiak hobeto ezagutu, dantzan egin eta azken finean, Euskalherria bisitatzeko aukera izan dute. Eurena  denaz ere gozatzeko aukera.
Natxitua.eus-etik guzti honek duen balioa, eta batez ere, munduan zehar dugun senide guztiei arrotasun sentimendu hau jakinarazi nahi diegu.

El origen, las raíces, la tierra de las personas es un motivo de orgullo personal, o por lo menos, así lo considero yo. Hace muchos años, muchas personas se vieron en la necesidad de emigrar a otros lugares, y tuvieron la oportunidad de construir su vida y las de sus descendientes lejos de Euskalherria.

Pero hay algo que sin duda, siempre estuvo, está y estará presente y perdurará en el tiempo, y es el corazón y la unión a estos orígenes.

Este final de junio, Euskalherria ha recibido una visita muy especial. Unidos en el grupo OINKARI Basque Dancers of Boise, Idaho, una tercera generación de aquellos vascos que emigraron con un sueño nos han visitado, y han tenido la oportunidad de visitar sus orígenes, de venir a su casa.

OINKARI fue creada en 1960 por un grupo de jóvenes vascos de Boise, con el sueño de tener un grupo de euskal dantzak, y continuar con su origen.

Durante 10 días repletos de visitas actividades y emociones, han tenido la ocasión de conocer mejor sus raíces, de bailar, de visitar Euskalherria. De disfrutar de lo que les pertenece.

Desde natxitua.eus solo queremos reconocer el valor de todo esto, y sobre todo trasmitir nuestro orgullo por todas nuestras familias por el mundo.

Link a la recepción en GV-EJ. EJ-GVn izan zuten harreraren bideoa: https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/86839-lehendakari-recibe-grupo-danzas-oinkari-boise

2023. Urteko Natxituko Txirrindulari Saria. XXVII. Edizioa

Aurten, 2023. urteko maiatzak 7an, Natxituko XXVII. Txirrindulari Saria burutu da. Orain dela 30 urte hasi zen Natxituko herria lasterketa honen antolakuntza, eta aurtengoa, esan bezala, XXVII. edizioa burutu da.

Eako Udalaren babezpean, eta Gurutzegane Kultur Elkarteak antolatuta, aurtengoa ere bikain hasi eta amaituriko eguna izan da.

Aipamen berezia Sociedad Ciclista Gernikesa-ri. Mila esker, aurtengoan ere, gurekin batera jo ta su izan bait genituen antolaketan lanetan.

Goizeko 9.30etan hasi zen aurtengo lasterketa eta ia 200 txirrindularik parte hartu zuten.

Lasterketaren emaitzei dagokionez, irabazlea Daniel Criado de Frutos (FINISHER taldea) izan da, bigarrena Unai Aznar Vijuesca (FINISHER taldea) eta hirugarren sailkatua Julen Arriola-Bengoa Beitia (CAJA RURAL – ALEA) izan dira.

Tarteetako Helmugetan Oier Muñiz Barbolla (EISER-HIRUMET) izan genuen garaile, eta Mendiko Sariari dagokionez, Unai Aznar Vijuesca (FINISHER taldea) izan zen sariaren irabazlea.

Taldekako Saria, FINISHER taldeak irabazi zuen.

Hona hemen sari banaketaren zenbait argazki:

Eta nola ez, eskerrak emateko garaia da.

    • Eskerrik asko antolakuntzan burubelarri lagundu eta parte hartu zuten guztiei, lan guzti hau gabe ezinezkoa bait da guzti hau aurrera ateratzea.
    • Lasterketa egunean bai Natxitun zein ibilbidean zehar bide bazterretan eta bidegurutzetan izandako guztien lana, berriz ere zoragarria.
    • Babeslerik gabe guzti hau egiterik ez dago. Eskerrik asko zuen laguntza eman diguzuen enpresa eta erakunde guztioi. Hurrengo urteotan ere gurekin nahi zaituztegu!

GORA NATXITU!!

Ondoren, egunean zehar ateratako zenbait irudi zuentzat:

2022. Urteko Natxituko Txirrindulari Saria burutu da

Azken bi urteetan bizi izan dugun pandemia garaiaren ostean, aurten, 2022. Urteko maiatzak 8an, Natxituko XXVI. Txirrindulari Saria burutu da. Natxituko Jai Batzordea eta Eako Udalaren babezpean, aurtengoa ere bikain hasi eta amaituriko eguna izan da.

Lehenik eta behin, eskerrak emateko garaia da:

Eskerrik asko antolakuntzan burubelarri lagundu eta parte hartu duten guztiei, lan hori gabe, ezinezkoa bait da guzti hau aurrera ateratzea.

Lasterketa egunean, elkarlanean, bai Natxitun bertan zein bide bazterretan eta bidegurutzetan izandako guztien lana, berriz ere zoragarria.

Aipamen berezia ere Sociedad Ciclista Gernikesa-ri eskerrak eman. Jesús eta bere taldea jo ta su izan ditugu antolaketan.

 Babeslerik gabe ere guzti hau egiterik ez dago. Horregaitik eskerrik asko zuen laguntza eman diguzuen enpresa eta erakunde guztioi. Hurrengo urteotan era gurekin nahi zaituztegu!

Aipamen berezi bat ere egin nahi dugu. Gaur txapeldun bat izan dugu gure artean lasterketa ikusten, eta eskerrak eman nahi diogu. Eskerrik asko Jose Javier Zabaleta pilorariari, txapeldun batek txapeldunen maillotak banatzen laguntzeagatik.

Lasterketari dagokionez, irabazlea Enekoitz Azparren (Laboral Kutxa – Fundación Ciclista Euskadi ) izan da, bigarrena Oier Aldama ( Electro Alavesa Zuia Cycling Team) izan dugularik.

Aurrerago jarriko ditugu egun honetan izandako gorabeheren berri, eta momentuz, zenbait argazki zuenganatzen ditugu.

GORA NATXITU!!

Tras dos años de pandemia, este año, el día 8 de mayo de 2022, se ha celebrado el XXVI gran premio Ciclista de Natxitua. Con la organización de la comisión de fiestas de Natxitua y el el patrocinio del Ayuntamiento de Ea, un año más hemos celebrado una jornada satisfactoria.

En primer lugar, dar las gracias:

Gracias por la ayuda en la organización y a las personas que han participado en hacer realidad esta jornada, sin este trabajo es imposible sacar todo esto adelante.

Durante toda la jornada han sido muchas las personas que han colaborado y ayudado para que todo esto salga adelante satisfactoriamente, una vez, gran trabajo.

Mención especial a la Sociedad Ciclista Gernikesa. Nuevamente, Jesús y su equipo han trabajado de cine.

Sin los patrocinios, es imposible realizar todo esto. Por eso, y por todo, muchas gracias a las instituciones y empresas privadas que nuevamente han aportado su granito de arena. Recordad, ¡¡Os queremos también el próximo año!!

En cuanto a la carrera, indicar que el vencedor ha sido Enekoitz Azparren (Laboral Kutxa – Fundación Ciclista Euskadi ), entrando en segundo lugar Oier Aldama ( Electro Alavesa Zuia Cycling Team).

Queremos hacer también una mención especial. Hoy hemos tenido a un txapeldun en Natxitua disfrutando de la carrera, y queremos dar las gracias al pelotari José Javier Zabaleta. Un txapeldun, ha entregado los maillots de txapeldunes.

Más adelante, ampliaremos la información de la jornada, pero de momento, compartimos con vosotras y vosotros unas cuantas imágenes de la jornada

GORA NATXITU!!

BADATOR BERRIZ GURE TXIRRINDULARI SARIA!!

Pandemia garaia zela eta, urte bitan zehar ez dugu izan Natxituko Txirrindulari Saria. Baina aurtengoan bai, aurten ere Gernikesa Txirridularitza Elkartearekin batera, maiatzak 8an NATXITUKO XXVI. TXIRRINDULARI SARIA bururuko da gure errepideetan zehar. Aurtengoan ELITE eta SUB23 Euskaldun Saria izango da, eta lasterketa goizeko hamarretan hasiko da.

Guzti hau, antolatzaile eta laguntzaileen lanaren ondorioa da, eta nola ez, eskerrak eman guzti hau gauzatzeko laguntzen gaituzten babezleei. Zuen laguntzarik gabe guzti hau ezinezkoa litzateke.

Hona hemen Lasterketaren berri jakinarazteko prestaturiko kartela:

¡¡VUELVE NUEVAMENTE NUESTRO GRAN PREMIO CICLISTA!!

A causa de la pandemia no hemos tenido ocasión de celebrar el Gran Premio Ciclista de Natxitua. ¡Pero este año sí!.

Este año, concretamente el día 8 de mayo, y en colaboración con la Sociedad Ciclista Gernikesa, se celebrará el XXVI. GRAN PREMIO CICLISTA DE NATXITUA. En esta ocasión se trata del Trofeo Euskaldun ELITE y SUB23, que dará inicio a las 10.00 horas de la mañana.

Todo esto es posible gracias al trabajo de la organización y todas las personas colaboradoras, y cómo no, agradecer la colaboración a todas las entidades y empresas patrocinadoras. Sin vuestro apoyo, nada de esto sería posible.

Aquí tenéis la imagen del cartel anunciador:

2017ko LAPATZAKO IGOERA abuztuak 15ean – SUBIDA A LAPATZA 2017 el 15 de agosto

Abuztuak 15ean, Natxituko Jaietan barne, LAPATZAKO IGOERA berri bat bututuko da. Lasterketa, 12etatik aurrera burutuko da.
Urte guztietan bezala, adinaren araberako lasterketa ezberdinak izango dira:
  • 7 urterarte, Garateganetik
  • 8 eta 10 urte bitartean, Garaiko kurtzerotik
  • 11 eta 15 urte bitartean, Sabarritik
  • 15 gora, Lapatzatik
Aurten, parte-hartzaileek LAPATZAKO IGOERAREN kamiseta izango dute.
Anima zaitez eta parte hartu!!!
El día 15 de agosto, dentro de las Fiestas de Natxitua, se celebrará una nueva edición de la SUBIDA A LAPATZA, carrera que se celebrará a partir de las 12 horas.
Como todos los años, se celebrarán carreras desde diferentes distancias dependiendo de la edad de las personas participantes:
  • Hasta 7 años, Garateganetik
  • De 8 a 10 años, Garaiko kurtzerotik
  • de 11 a 15 años, Sabarritik
  • 15 urtetik gora, Lapatzatik
Este año, las personas participantes tendrán como obsequio la camiseta de la SUBIDA A LAPATZA.
Anímate y participa!!