2016. urteko abuztuak 15a, Natxituko jaietan barne: XVI. LAPATZAKO IGOERA

XVI. LAPATZAKO IGOERA

Natxituko Jaietan barne, aurten Lapatzako Igoera berreskuratu da. 10
urte igaro dira XV. Igoera burutu zenetik, eta aurtengo jaietan jendearen
gozamenerako eta partaide asko berriz ere igoera honetan biltzea suposatu zuen.




Eguna euri pixka batekin hasi
bazen ere, laister atera zen eguzkia, eta honekin batera beroa gero eta
handiagoa.
Bi lasterketa izan ziren.
Lehenengoa 10 urte azpiko hiru partaide izan genituen: Abodi, Nora eta Jone.
Zorionak bere partaidetza eta ahaleginagatik.
Hiru neska hauek Gatagane
baserritik Natxituko plazara igoera polit bat burutu zuten.

12.30etatik aurrera nagusien
lasterketa
hasi zen. Hau beti bezala, Lapatzako aparkalekutik hasi zen, eta
bertan, emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketari batera eman zitzaion hasiera,
guztira 19 partaide inskribatu ziren:
María Zorroza, Zuriñe Frutos,
Raluca Ungureanu emakumezkoak
, eta Imanol Goñi, Julen Aranguena, David Garcia,
Etor Etxeandia, Xabier Campos, Iñaki Iturri, Jon Telletxea, Ekhi Goñi, Jose
Gabiña, Patxi Egurrola, Imanol Elorriaga, Markel Arano, Iker Uriarte, Ruben
Arrizabalaga, Jose Luis Del Val eta Iker Ispizua, gizonezkoak
.
Guztien lanaren ondorioz,
lasterketa bikain bat ikusteko aukera izan genuen, eta lehenik eta behin,
eskerrik beroenak eta zorionik handienak eman  behar dizkiegu partaide guztiei eskaini
ziguten erakustaldi polit eta berezi honegaitik.
Azkenean, eta sailkapenei
dagokionez, emakumezkoetan María Zorroza gernikarra izan zen garaile 9 minutu
eta 46 segunduko denbora batekin
, eta gizonezkoetan, Imanol Goñi natxituarrak
irabazi zuen, 8 minutu eta 14 segunduko denborarekin
. Zorionak txapeldunak!!

Azkenik, eskerrik beroenak
laisterketa hau berreskuratu eta errealitate bilakatu duten antolatzaile,
laguntzaile, babesle guztiei.

Hona hemen, egun horretako zenbait
irudi. 

Oharra: Partaideek argazkiren bat nahi izanez gero, bidali e-mail bat natxituarrak@gmail.com helbide elektronikora.

 
 
 
 
 

Eta hona hemen lasterketa horretako zenbait irudi gehiago..



Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *